CURRICULUM MOTAK

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak!
Argi daukazue curriculuma zer den?

Hezkuntzan erreferentzia egiten diogun curriculumari, ikaskuntza prozesu bat da. Curriculuma, ikasle batek ikasten duen guztia da. Honen barruan, zehaztutako helburuak, metodoak, gaitasunak eta ebaluazioak daude. Curriculuma ezinbestekoa da hezkuntzaren antolaketan. Beraz, kontzeptu konplexu honek, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen ditu.

Bost curriculum mota bereiz ditzakegu:

1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek plangintzak, programak, material didaktikoak eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen ditu. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako egoera behartzen baldin badu.

2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak dira.

3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo norma instituzionalak dira, baina irakasleak edo ikasleak inplizituki garatzen dituzte.

4- Curriculum nulua: Azaleko gaiak kontsideratzen direnak dira, hau da, irakasten ez den ikasketa da.

5- Extra-curriculuma: Hau boluntarioa da eta curriculum ofizialetik planeatutako esperientziak dira.


Entradas populares de este blog

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN-MAILAK

EBALUAZIOA

METODOLOGIA AKTIBOA