CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN-MAILAK
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu. Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena: ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma. Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak: 1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak. Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorret...