AURKEZPENEN LABURPENA
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak!
Gure Carlos Magroren aurkezpenaz aparte, beste aurkezpen batzuk egin dira klasean.
Hauek dira:
1. AURKEZPENA
Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena. Hemen guk haiek egindako landaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.
Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan du. Baina, azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.
1857ko Erreforma Liberala “Moyano legea”
Mende oso bat iraun
Hezkuntza sistemari oreka ematea lortu
Hezkuntza sistema 3 mailatan banatu: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza
Gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa
Gaur eguneko hezkuntza sistemaren aldaketa asko erreformaren baitan
1990 LOGSE
Hainbat lorpen: Hezkuntza mistoa, derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu eta titulu ofiziala eskaini
Helburua; neska-mutil guztiak eskolatzea
Arazoak: HHri arreta gutxi jarri eta prestakuntza profesionalean gainbeherak
2006ko LOE
Helburua: neska-mutil guztiak eskolatzea
Hezkuntza sistema-egonkortasun bat finkatu, ordena eta argitasuna jarri. Beste legeetatik printzipio batzuk hartuz soluzio berriak gehitu, hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
2.AURKEZPENA
Taldekideek hezkuntza erreformen inguruko aurkezpen bat egin zuten. Ondoren, hitzaldi horretako ideia nagusiak bilduko ditugu.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean, hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte eta hauek curriculumean eragina izan dezakete. Esan beharra dago erreformek ez dutela beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontra-erreforma" esaten zaio.
Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta modelo ezberdinetan eragina dute: modelo sozialean, modelo eskolarrean, modelo pedagogikoan eta gestio eta parte-hartze modeloan.
Baita ere, erreformen porrotei buruz hitz egin zuten eta hainbat honetan eman zituzten adibide eman zituzten, esaterako, finantzazioa, Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza, ezartze arazoak, diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.
Amaitzeko, erreformarik gabeko etorkizuna atera zuten ondorio gisa.