NIRE BLOGAREN LABURPENA
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak!
Ikasturtea amaitzear dago eta horrekin batera Didaktika Orokorran egindako bloga ere. Gauza asko ikasi ditugu, ikusi duzuen bezala, eta orain, laburpentxo bat egingu dizuet:
Lehenengo egunetan, haurtzaroari buruz hitz egiten egon ginen, beraz, haurtzaroko bizipenen inguruan egin nuen sarrera bat. Honetan Lehen Hezkuntzan bizitako hainbat momentuen argazkiak igo eta deskribatu egin nituen, bizi izandako oroitzapenak gogoratzeko eta partekatzeko. Argazkiak erlazionatuta egon behar ziren eskolako bizipenekin. Nik aukeratutako gehienetan, gelakideekin ateratzen naiz egindako irteera batzuetan edo nire etxean, oroitzapen onak ekartzen dizkidatelako.
Hurrengo sarrera, klasean azaldutako Heziberri 2020 buruzkoa da. Bertan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa jarri nuen, laburbilduz gure irakasleak azaldutakoa klasean. "Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu ginen klasean, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua ikertzen hain zuzen ere, Heziberri 2020. Hau Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena.
Ondoren, Jose Moya-ren hitzaldia entzun nuen konpententziak zer ziren jakiteko. Hau entzun eta gero, hainbat galderei erantzuteko gai izan nintzen. Galdera haien artean, zer ulertu dezakegun konpetentziatzat, zortzi ikaskuntza mota daudela, ea konpetentzia basikoak curriculuma hobetu dezaketen, konpetentzia bat eskuratzea hezkuntzaren arloan eta konpetentziak nola ebaluatu ahal diren zeuden.
Hau landu eta gero, kultura bisualari sarrera eman genion. Honetan bi argazkien kontrastea egin genuen, haurtzaroari eta hezkuntzari buruz. Helburua zen zer erakusten diguten eta errealitatea zein den ikustea. Horretarako hainbat argazki aukeratu egin nituen, haurtzaroarekin eta irakaskuntzarekin erlazionatuta.
Hurrengo sarrera curriculumari buruzkoa da, klasean curriculum mota desberdinak landu baikenituen. Honen ostean, zehaztapen mailak landu genituen. 4 zehaztapen mailak azaldu eta haien ezaugarriak jarri egin nituen. Horretarako ere, curriculum bat zer den azaldu egin nuen.
Ondoren, hezkuntzaren berrikuntzei buruz idatzi nuen. Carlos Magro adituak dioen bezala, hezkuntzak jasan duen berrikuntzarik handienetarikoa soilik teknologikoa izan da.
Gu bezala, hezkuntzaren berrikuntzen inguruan beste talde batzuk haien aurkezpenak egin zituzten, talde batzuk azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan hitz egin zuten (LINKA) eta bertan hezkuntzaren arloan emandako aldaketa nagusiei buruz hitz egin zuten.
Hurrengo sarreran, metodologia aktiboari buruz idatzi nuen. Aste batzuetan zehar metodologia aktiboa zer zen aztertu genuen, eta lana modu batean aurkezteko, kartografia formatua erabili genuen. Honi esker, kartografia zer den eta nola egiten den ikasi genuen.

Espero dut irakurketa gozatu izatea eta asko ikasi izatea!
Agur nire didaktikatzaile maiteak!
Agur nire didaktikatzaile maiteak!