HAURTZAROA ETA IRAKASKUNTZA
HAURTZAROA
Gaur haurtzaroaz eta ikaskuntzaz hitz egingo dugu.
Niretzat, haurtzaroa zoriontasun garaia da, inuzenteak garenez, ez gara ohartzen gure inguruan edo munduan gertatzen diren gauzetaz. Adin hauetan preokupazio eza izatea faktore garrantzitsu bat da, izan ere, ardura guztiak gurasoek daukate, umea soilik jolasten du eta ikasten du. Hala ere, adin hauetan umeek esperimentazio garaian daude eta ondorioz, behaketaren eta frogen bitartez, asko ikasten dute.
Goiko argazkian, uma bat ikusi dezakegu, putzu batean salto egiten, ardurarik gabe. Oso zoriontsu dirudi. Haurtzarotaz hitz egitean honako irudi motak etortzen zaizkigu burura, baina haurtzaroa ez da berdina leku guztietan.
Aipatu beharra dago haurtzaroa ez dela zoriontasunaren sinonimoa, egoera txarrak ematen baitira. Haurtzaroan, hainbat faktore eragiten dute: ekonomia, familia, egoera soziala... eta umearen sentimenduek eta hazkuntzak honekin bat egiten dute.
Horregatik, haurtzaro gogorrak eta badirela kontuan izan behar dugu. Hau ikusteko ez gara hain urrun joan behar baina hobeto ikusteko, bi adibide jarriko ditut. Alde batetik, "hirugarren munduko" haurrak, txikitatik asko lan egin behar dutela. Horren eraginez ez dute haien haurtzaroaz gozatzen. Bestetik, gerrak bizitzen dituzten umeak, haurtzaro gogor bat bizitzen dute. Adibide hauekin ikus daiteke hainbat haurtzaro mota daudela eta zoriontasuna ez dela beti ematen.
IRAKASKUNTZA

Irakaskuntza, ez da soilik ikasgeletan ematen. Goiko argazkian ikus dezakegunez, ikastola ez den beste esparrutan ikaskuntza eman daiteke. Dakigunez, hezkuntza ez formala ere badago, eta honetan klase barruko beste gauza asko ikasten dira.

Nire ustez, hezkuntza formala arlo teorikoan gehiegi oinarritzen da. Argi dago beharrezkoa dela, baina arlo praktikoarekin konparatuz, oso desorekatua dago. Horregatik, nik uste dut, eskolaz kanpo beste espaziotan ikastea ezinbestekoa dela. Naturaz, etxeko eginbeharraz, autonomiaz, arteaz... ikastea beharrezkoa da, eta eskolan falta da, eta hau guztia praktikan jarri behar da pertsona askeak hezteko.