TXIKITAN...


Kaixo nire didaktikatzaile maiteak!

Zer moduz?

Oraindik ez gara asko ezagutzen, eta pentsatu dut nire bizitzaren inguruan pixka bat hitz egitea. 

Horregatik, iraganera bidaia bat egingo dugu...

Hona hemen NIRE HAURTZAROA:



Hauxe naiz ni... eta nire logela. Txikitan denbora asko pasatzen nuen bertan, ez lo egiten soilik! Hemen nire sormena zabaltzen nuen. Oso marrazki politak egiten nituen, Pin y Pon-ekin jolasten nuen...
Ez zen inporta bakarrik egotea, asko gustatzen baizitzaidan nere istorioak asmatzea. Irudimenarekin jolastea asko gustoko nuen!



Hona hemen eskolako inauteriak. 
Oroitzapen politak etortzen zaizkit burura hau gogoratzean. Nire eskolan, lau klasetan banatuta geunden, eta oso gauza gutxi egiten genituen guztiok batera. 
Argazkian, beste klasekoekin nire lehenetariko esperientzia izango zen, gogoratzen baitut beste umeak ezezagunak zirela niretzat, eta ez nuen ulertzen zer gertatzen ari zen. 



Hemen, klaseko beste inauteri batzuk agertzen dira. Argazki hau ikustean, irrifarretxo bat ateratzen zait. Eskolan oso mozorro xelebreak egiten genituen, eta hoberena hauek egitea zen. 
Betidanik oso artistikoa izan naiz, eta inauterien mozorroa egitea asko gustatzen zitzaidan, klase asko hartzen genituelako hau sortzeko, mozteko,margotzeko... Benetan nire saltsan nengoela!

 

Aprobetxatuz nire alde artistikoaren inguruan hitz egin dudala, argazki honetaz hitz egingo dut. Lehen Hezkuntzan, urtero, Beñat Etxepare antzokira joaten ginen antzerki bat ikustera. Antzerkia ikusi eta gero, beti paper bat ematen ziguten antzerkiaren inguruan marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko. Nik beti hartzen nuen parte eta ilusio handiz egiten nuen marrazkia. Urte batean, marrazki lehiaketa irabazi egin nuen, eta zoriontasunez gogoratzen dut, izan ere, nire bizitzako lehenbiziko lorpena izan zelako.


Hauek nire ama eta ahizpa dira. Nire haurtzaroan ahizpatxo bat izatea asko alaitu ninduen. Beti jolasten genuen elkarrekin, eta liskarrak izaten genituen ere. Baina oso dibertigarria zen. Ziur nago nire ahizpa jaio izan ez balitz, ez nukeela hain hartzaro zoriontsua izan. 


Hauxe Olentzero eguna da, eskolan. Txikiak ginenean Olentzero zetorren urtero, guztiok agurtu eta oparitxo bat ematera. Ilusio handiz itxaroten genuen guztiok egun hau. Orain pentsatuta, oso garrantzitsua iruditzen zait umeen ilusioa bermatzea, eta haiek sinesten dutenari garrantzia ematea. Gainera, asko gustatzen zitzaidan etxera joatea eta gurasoei esatea Olentzerorekin egon nintzela!


   


Hemen, klaserako irteeren bi argazki ipini dut. Urtean oso irteera gutxi egiten genituen, horregatik, joaten ginenean asko gozatzen genituen. Klasea hobeto ezagutzeko aukera paregabea zen. Klasean, ordea, ez genuen elkarbizitzaz ikasten ahal genuen guztia.


Hau Lai da. Nire ahizpa jaio arte, nire laguna izan zen, gero hil zen. Berarekin jolasten nuen denbora guztian, eta konturatu ez arren, berari esker, oso maitakorra bilakatu nintzen.   


Oso neska alaia izan nintzen nire haurtzaroan. Beti irrifarre egiten, nire ingurukoak maitatzen... Amaierako argazki hau oso oroitzapen politak ekartzen dizkit, nire etxean agertzen naizelako, eta oso maitatua eta babestuta sentitu nintzelako.

Hau naizen pertsonaren zatitxo handi bat da, eta espero dut irakurketa asko gozatu izatea. Nire haurtzaroa gogoratzea oso esperientzia polita iruditu zait eta zuekin partekatzea are gehiago.

Ondo izan nire didaktikatzaile maiteak... 

eta hurrengora arte!


Entradas populares de este blog

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN-MAILAK

EBALUAZIOA

METODOLOGIA AKTIBOA