Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2017

UNITATE DIDAKTIKOA

EBALUAZIOA

1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación 1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu. 1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab. 1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak. 1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak. 4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi. 2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa. 2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / ...

NIRE BLOGAREN LABURPENA

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Ikasturtea amaitzear dago eta horrekin batera Didaktika Orokorran egindako bloga ere. Gauza asko ikasi ditugu, ikusi duzuen bezala, eta orain, laburpentxo bat egingu dizuet: Lehenengo egunetan, haurtzaroari buruz hitz egiten egon ginen, beraz, haurtzaroko bizipenen inguruan egin nuen sarrera bat. Honetan Lehen Hezkuntzan bizitako hainbat momentuen argazkiak igo eta deskribatu egin nituen, bizi izandako oroitzapenak gogoratzeko eta partekatzeko. Argazkiak erlazionatuta egon behar ziren eskolako bizipenekin. Nik aukeratutako gehienetan, gelakideekin ateratzen naiz egindako irteera batzuetan edo nire etxean, oroitzapen onak ekartzen dizkidatelako. Hurrengo sarrera, klasean azaldutako Heziberri 2020 buruzkoa da. Bertan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa jarri nuen, laburbilduz gure irakasleak azaldutakoa klasean. "Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu ginen klasean, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua i...

METODOLOGIA AKTIBOA

Imagen
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Ba al dakizue zer den metodologia aktiboa? Metodologia mota honen ezaugarririk nabarmenena ikasleak ikasketa prozesuaren ardatza direlakoan datza. Ikaskuntza hartzaile bat izatetik, ikaskuntza eraikitzaile bat izatera pasatzen dute. Metodologia mota honetan, ikaslearen autonomia bultzatzen da, haren gaitasunak erabil eta garatu dezan, eman ahal diren arazoei aurre egin ahal izateko. Beraz, ikasle bakoitzak ahalegin handiak egin behar ditu aurrerantz joateko baina zailtasunak daudenean, irakaslea laguntzaile moduan aritzen da hauek arazoak gainditu dezaten. Metedologia aktiboaren beste ezaugarri bat, garrantzitsuenetarikoa, ikasleak bizitzarako prestatzen dituela da, beraz, ikaskuntzan egoera errealean eman ahal diren arazoak aurkeztu behar ditu. Izan ere, teoria aplikatzea ondo dago baina ikasleak jakin behar dute nola aurre egin egunerokotasunari, ez soilik liburuen edukiei. Metodologia hau, bilaterala izan behar da, ez gainontzeko metodol...

AURKEZPENEN LABURPENA

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Gure Carlos Magroren aurkezpenaz aparte, beste aurkezpen batzuk egin dira klasean. Hauek dira: 1. AURKEZPENA Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena. Hemen guk haiek egindako landaren ideia nagusiak adieraziko ditugu. Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan du. Baina, azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu. 1857ko Erreforma Liberala “Moyano legea” Mende oso bat iraun Hezkuntza sistemari oreka ematea lortu Hezkuntza sistema 3 mailatan banatu: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza Gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza ...

HEZKUNTZA BERRIKUNTZA

Imagen
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Gaur hezkuntza berrikuntzaz hitz egingo dugu! Carlos Magro hezkuntza eta estrategia digitalean aditua da, bere blogean idatzitako ideietatik abiatuta, hezkuntza sistema eta honek behar dituen berrikuntzetan oinarritu gara. Idazki honen bidez haren ideiak transmititzeko nahian lanean aritu gara. · Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate, izan ere ez daukatelako eragin positiborik. “Aunque sentimos la necesidad de cambios, no sabemos exactamente cuales han de ser estos”. Hezkuntzak urte asko darama krisialdian… aldaketa beharrezkoa da. Hitz hauek irakurtzean edonork pentsa dezake esaldi hauek gaur egungoak direla, izan ere hauek orain dela 100 urte esan ziren · Hezkuntza erregulartasunean oinarrituta dago eta honen ondorioz “eskola- kultura” sortzen da. Idei, printzipio, arau, praktika, ohitura… denboran zehar belaunaldiz transmititzen dira inork zalantzan jarri gabe. Honen bitartez, hezkuntza sistemaren egonkortasuna eta jarraitasuna b...

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN-MAILAK

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu. Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena: ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma. Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak: 1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak. Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorret...

CURRICULUM MOTAK

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Argi daukazue curriculuma zer den? Hezkuntzan erreferentzia egiten diogun curriculumari, ikaskuntza prozesu bat da. Curriculuma, ikasle batek ikasten duen guztia da. Honen barruan, zehaztutako helburuak, metodoak, gaitasunak eta ebaluazioak daude. Curriculuma ezinbestekoa da hezkuntzaren antolaketan. Beraz, kontzeptu konplexu honek, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen ditu. Bost curriculum mota bereiz ditzakegu: 1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek plangintzak, programak, material didaktikoak eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen ditu. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako egoera behartzen baldin badu. 2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak dira. 3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo norma instituzionalak dira, baina irakasleak edo i...

HAURTZAROA ETA IRAKASKUNTZA

Imagen
HAURTZAROA Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Gaur haurtzaroaz eta ikaskuntzaz hitz egingo dugu. Niretzat, haurtzaroa zoriontasun garaia da, inuzenteak garenez, ez gara ohartzen gure inguruan edo munduan gertatzen diren gauzetaz. Adin hauetan preokupazio eza izatea faktore garrantzitsu bat da, izan ere, ardura guztiak gurasoek daukate, umea soilik jolasten du eta ikasten du. Hala ere, adin hauetan umeek esperimentazio garaian daude eta ondorioz, behaketaren eta frogen bitartez, asko ikasten dute.  Goiko argazkian, uma bat ikusi dezakegu, putzu batean salto egiten, ardurarik gabe. Oso zoriontsu dirudi. Haurtzarotaz hitz egitean honako irudi motak etortzen zaizkigu burura, baina haurtzaroa ez da berdina leku guztietan. Aipatu beharra dago haurtzaroa ez dela zoriontasunaren sinonimoa, egoera txarrak ematen baitira. Haurtzaroan, hainbat faktore eragiten dute: ekonomia, familia, egoera soziala... eta umearen sentimenduek eta hazkuntzak honekin bat egiten dute. Horregatik,...

JOSE MOYA, ZER DIRA KONPETENTZIAK?

Imagen
Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Gaur konpetentzien inguruan hitz egingo dugu. Sarrera honetan Jose Moyak Granadan emandako konferentzia batean, hitzaldiaren ideia nagusienak bildu egin ditut: Jose Moyak hasten da konpetentzien definizioa azaltzen, modu simple eta ulerkor batean:   ``Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus recursos´´  Konpetentziak pertsonen ezagutza multzoak dira, eta pertsona batek lortu egingo ditu konpetentzien helburua ezagutza multzo hori ondo erabiltzen duenean. Konpetentzia duen pertsona batek errekurtso guztiak erabiltzen ditu bere lanetan egokitzeko, horregatik ikaskuntza mota desberdinak aztertzen ditu: gaitasunak, konportamendua, kondukta eta konpetentziak. Hau zen Logse-ri buruz aipatu egin zuena :  ``La logse, no desecho los objetivos, de...

HEZIBERRI 2020 EUSKAL CURRICULUM-A

Kaixo nire didaktikatzaile maiteak! Gaurko klasean, Heziberri euskal curriculumaren barnean aritu gara lan egiten, 700 orri inguru dauzkan legedi multzoa da eta beraz ezinezkoa zen klasean osorik irakurtzea. Beraz, lanera ekin diogunean hainbat galdera etorri dira: 1- ZERTARAKO balio du curriculum honekin ikastea? 2-ZER landuko du? 3-NOLA landuko da? 4-NOIZ landuko du? 5-NORK landuko du? Galdera hauek airean egonda, hasi gara dokumentua aztertzen, aurkibidea batez ere, non galdera hauen erantzuna topatu egin dugu. IKASI: ZERTARAKO? - Euskal curriculum onairrizko zehar konpetentziak lantzeko:(5 konpetentzia) 1-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia. 2-Ikasten eta pentsatzen ikateko konpetentzia. 3-Elkarbizitzarako konpetentzia. 4-Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. 5-Norbera izaten ikasteko konpetentzia. -Disziplinar konpetentziak lantzeko:(7 konpetentzia) ZER? - Edukiak landu: 1.zikoa e...